Nahia Fernandez
jueves, 11 de febrero de 2016
miércoles, 3 de febrero de 2016
Sare Sozialak
Gaur egun, oso erabiliak dira sare sozialak, hala nola, Twitter, Instagram edo Facebook. Sare Sozialak alde onak eta txarrak dituzte, eta erabiltzaileok ondo erabiltzen jakin behar dugu, gauza txarrak ez gertatzeko.
Alde batetik, sare sozialak alde onak dituzte. Haiei esker jendea ezagutu dezakezu, horren adibide daukagu Instagramen bidez jendearekin zuzeneko mezuen bidez hitz egiteko aukera. Horrez gain, entretenitu zaitezke, besteen argazkiak ikusten, bideoak ikusten edo jendearekin hitz egiten. Azkenik gauzetaz informatuta egon zaitezke, egunean gertatu diren berriak irakurtzen edo jendea zurekin konpartitzen duenenan gauzaren bat.
Bestetik, alde txarrak ere dituzte, batzuetan jendeak ez duelako ondo erabiltzen sare sozial hauek. Azken urtetan zehar sare sozialekin adingabeen abusu asko gertatu dira. Batzuetan jendea beste pertsona bat izango balitz bezala jokatzen du eta horrela adingabekoekin elkartzen dira. Horrelako esperimentu asko egin dituzte.
Sare sozialak behin erabiltzen hasten zarenean oso zaila da erabiltzen uztea. Horregaitik jende asko mugikorrari itsatsita ematen ditu eguneko ordu asko. Jende hau ordu asko ematen baditu WhatsAppetik hitz egiten gero ortografiarekin arazoak izan ahal ditute eta komunikatzeko orduan.
Batzuetan jendea egunean egiten duen guztia publikatzen dute, batzuetan ez da gomendagarria esatea non zauden denbora guztian.
Nire ustez, lehen esan dudan bezala alde onak eta txarrak dituzte. Orduan kontrolarekin erabili behar ditugu eta gauzak pentsatuz egin. Hala eta guztiz ere mundu guztiari gomendatuko nioke sare sozialak erabiltzera. Jendea ezagutzeko eta gauzetaz informatuta egoteko, baina beti kontrolarekin.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)